XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larrienean, Babi oetik jagi eta eusgarriak ipinten dautsoz dizkio ateari: gau-maitxoa, Ñiñiren gurdia, zapata pare bi... Zer geiago?.

Ezin dau du mogidu ez komoda, ez oea.

Atea bera dator eta oeko estalkietan izkutatzeko astia doi-doi emon dautso dio Babiri.

Gudari itxusi bat, bibote andi eta ortz artean ezpata baizen, aizto luzea daroala, oldarrez sartu eta ankaz gora jausten, Ñiñiren gurdian oztopatuz.

Amorruz jagi eta, gurdi barruan Ñiñi oratzen dau du uleetatik, uaaa... kupigarria asperendu dau du Ñiñik aidean dagoela, ezpata sartu ez sartu dago gudaria, ijiji ixila urten dautso dio Babiri estalkipetik, ez daki Ñiñi bat dala, eta odolik ez daukala barreari eusten.

Gudari itxusia oera doa orduan.

Babik, estalkietatik tiratzen dautsola diola, igarririk, oe aurradan zutundu ta arpegi damotso damaio gudariari: ni ez naz naiz ume bat, eskolara dabillen neskato bat naz naiz ni, eta laster jaunartzea egiteko nago.

Babik miiña atara dautso dio gudari itxusiari, eta gudaria, mozkorra baizen, atzerantz jausi da barre adurretan.

Babik dana dakus ankaz gora: atea, Ñiñi, gudaria, estalkiak....

Jesusen irudia bakarrik irauan zirauan taxuz apal gaiñean, ai Jesustxo, ez zaizala ikus Herodes orrek otoi dagi agin artean Babik, eta gudariak entzun.

Arrapalada bat izan da dana: itxusia, alakoa, salto batean jagi, Aizta Juliak Babiri emoneko estanpatxoa apaletik arrapatu eta ajaja otsean atetik, zurubitik bera iges egin dau du....

- Nondik ibili zara, bada, umea, gau guztian geuri ezer esan barik? - gurasoek laztanez eraso eutsoen zioten Babiri, Albertek, oeperik oepe bere billa ibilli zala, esan euan zuan, Aitak sariz bete euan zuan Babiren logela: gozokiak, edergailuak, muñekak, tebeoak, ipuin marraskituak etabar.

Auzoko lagunek zorion opa etorri ziran Babirenera, umea onez agertu zala eta, asko izaten dira eleizan ez beste iñon aurkitzen ez diren ume galduak esan eutson zion sakristauaren emazteak Babiren amari.

Amak kabalgatako zurrunbiloan, kale nausiko nastean, izan zala iragarri eutsen zien auzoko amandreeri.